
MUTRIKUKO ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSA

AKERBELTZ BADATOR!
Mutrikuko Erraldoi eta Buruhandien konpartsak herriko erraldoien miniaturak egiteko urtetan izandako ametsa, egia bihurtu da.
Hainbat urtetan aukera ezberdinak aztertu ondoren, Mutrikuko Udalak 2023ko abenduan erraldoien miniaturak egiteko beharrezko inbertsioa bere gain hartzea erabaki zuen. Urtebete pasatu ondoren, hemen dira Akerbeltz eta Mari.
Hauek eskuratzeko abenduaren 14tik aurrera Agerretxo zapata dendan 20€-ren truke erosteko aukera izango duzue.Norbaitek honezkero pentsatuko zuenez, non daude Sorgina eta Urtzi? Egon zaitezte lasai, salmenta hauekin berreskuratuko den dirua baliatuko baita hurrengo urteetan falta diren miniaturak egiteko.
Ez galdu aukera, hegan egingo baitute.